-
-
367 m
184 m
0
6,6
13
26,56 km

4465 εμφανίσεις, 61 αποθηκεύσεις

κοντά στην περιοχή Aretxabaleta, País Vasco (España)

Erreztazun ertaineko ibilbidea da, ez delako teknika handirik behar ibilbide hau burutzeko. Desnibel handiena lehenengo 2´5 km-tan ematen da, baina era progesiboan, Ondorengo 5 km-tan, desnibela nahiko erregularra izando da, Urkuluko presatik Zubillagarako bidean aurki dezakegun beheranzko malda da esanguratsuena. Tarte honetan teknika kontutan hartu beharko dugu, esuztekorik es izateko. Ondoren bi malda igo eta beherantz abiatuko gara tartez tarteko igoerak gaindituz.
MTB-ibilbide hau Aretxabaletako Udaletxe eta eliza ataritik abiatzen da herri erdia zeharkatuz, industrialdetik igarotzen den bidegorrirara heldu arte. Ondoren Mendiola auzora doan bidea gorantz hartuko dugu, Arkarazo auzoa eskuman utziz. Lehenengo bidegurutzean ezkerrerantz abiatuko gara, Bolinaga auzoa zeharkatuz. Asfaltatutako nahiz porlanezko bideak zeharkatuko ditugu. Areantza auzora heldu baino lehenago, ezkerretara dagoen bidetxo batetik aurrera egingo dugu, Urkulura eramango gaituen bidegorritik. Bertan atsedenaldi gunea aurkituko dugu, komunekin eta iturriarekin. Pasai ederraz gozatu ahal izango dugu inguruko mendiek sortzen duten paisaiarekin: Kurtzebarri, Iruaitz, Aloña, Anboto…Presaraino heldu beharko gara, zeharkatu eta eskumatara agertzen den beheranzko bidean abiatuko gara. Hemen abiadurarekiko arreta izan beharko dugu. Zuzenean, Ur Jausiak zeharkatuz Zubillagaraino ( Oñati) helduko gara.
Zirkulazio bidea eta seinaleak jarraituz, auzoa zeharkatu eta errekaren eskumaldetik agertzen den bidea artuko dugu San Prudentzioraino. Adi hemen, rotonda baino lehenago, ezkerrerantza kurtzatuko dugu, seinalerik ez bait dago. Bertan aintzinean trenak egiten zuen bidea jarraituko dugu, Arrasateraino. Bertan bidegorria hartuz gero, Aretxabaletara helduko gara berriz

Σχόλια

    You can or this trail