-
-
439 m
237 m
0
5,1
10
20,56 χιλιόμετρα

1355 εμφανίσεις, 1 αποθηκεύσεις

κοντά στην περιοχή Bedarretako San Migel, País Vasco (España)

ELIZATE ARTEKO IRTEEERA


Proposatzen dudan bizikleta irteera, Aretxabaleta eta Eskoriatza inguruko elizate edo landa-auzo artean egindako bira atsegin bezain erraza da, bere helburik haundiena,urteetan moldatu den

paisaia kultural baten edertasuna erakustea delarik. Baserriak, larreak , artaldeak, bidexidorrak, eleizak, ermitak, iturriak, mota desberdinetako zuhaitzak... baserritarren lanak eta naturak elkarlanean egindako lanaren fruitu dira, eta gaurdaino heldu dira horrela gure begien gozagarri. Beraz disfruta ditzagun.

Bira zirkularra da ,Aretxabaletan hasi eta bukatzen dana, auzo-bide, pista, eta bidexidorretatik gorabehera haundirik gabe dijoana ,elizate desberdinak lotzen dituzten bidexkak aprobetxatuz.Modu horretan, makinatxo bat auzo zeharkatuko ditugu, hala nola: Gellao, Apotzaga,Eraña, Mendiola, Areantza..zein baino zein ederragoa eta nozki bakoitza bere elizatxoarekin.Irteera honen helburua argia da: ez dago zertan asko sufritu beharrik bizikletaz gozatzeko.Beraz ez dago aitzakiarik!


IRTEERAREN NONDIK-NORAKOAK


1- Aretxabaletakoelizatik irten eta auzobide batetik gora Untzilla auzorantz egingo dugu. Aldapa gorako bidea da eta bere erdibidean mendi pista batetik Apotzaga auzora. Apotzagara doan pista hau, nahiko erosoa da nahiz igotzen ari garen oraindik. Apotzagan elizak eta hilerri borobilak merezi dute geldialditxo bat

2- Apotzagatik, Eskoriatzako udalerrirantz egingo dugu dena beherantzako bidean eta bihurgune asko dituen auzo-bide batetik,non komeni den kontu pixka batekin ibiltzea , trafikoagatik( oso gutxi ) baina batez ere bihurguneen zailtasunagatik.Eskoriatzara heldu garelarik herrian dagoen bidegorria aprobetxatuko dugu , berriz ere gorako bidean, Eraña auzo garamatzan auzo-bidearekin bat egiteko.

3- Eraña auzoa igoera , motza da baina nahiko aldapatsua, lasai hartu beraz. Bidean eta denbora ona baldin badago, eskalatzaileak ikusiko ditugu Erañako arroketan gora , toki kuttuna baita hau da inguru honetan kirol honen praktikatzaileentzat. Behin auzoan gaudelarik, uretz iturrian tragoxka bat egitea ez legoke gaizki. Ur medizinal hau oso garrantzitsua izan bait zen bailara honetan , bainuetxeak eraiki zirelako, hala nola , Aretxabaleta eta Gesalibarren, eta non garaiko Madrideko gorteak udapasak egiten zituen ur honen onurak erakarrita.

4- Erañatik ,Mendiola auzorantz jarriko dugu norabidea. Pista zabal batetatik eta igoera txiki batzuekin tarteka. Auzo ederra Mendiola, merendero eta guzti!!!.Bertatik beherantzako bidean Urkuluko urtegira dijoan bidea artuko dugu, eta bertatik goazela beste bi auzo txiki utziko ditugu atzean: Areantza eta Boliña.

5- Behin Urkuluko urtegian gaudelarik, bira erdi bat emango diogu inguruneaz gozatuz, izan ere, Aratz-aizkorri parkeko gune bisitatuenetako bat bait da. Bira zirkular honen erdialdera , berriz egingo dugu gorantz, igoera motz bezain gogor bat igoaz Larrino auzorarte.Auzo honek urtegiaren ikuspegi ederrenaz gozatzeko aukera ematen digu. Bertan atera izan dira urtegiaren argazkirik tipikoenak. Igo ondoren beraz..atsedena

6. Bertatik beherantza bidea Aretxabaletarantz, haseran asfaltozko bidetik , bidexidor polit batetatik ondoren, Aretxabaletako hilerria dagoen tokirarte. Bertatik elizara , beraz hasierako tokira , kilometro erdi eskax dago eta herriko bidegorria erabiliko dugu bertara heltzeko.Eta hor bukatuko litzake bira atsegin hau.

IRUPENA : 2 ordu ta erdi inguru

GOGORTASUNA: ertain- baxua . Guztiz ziklablea.

OHARRA: Trafiko une txiki batzuk daude.

Σχόλια

    You can or this trail