OLHABARRIA

Σύνολο σημείων 336

Uploaded 3 Αυγούστου 2019

Recorded Αυγούστου 2019

-
-
221 m
32 m
0
1,7
3,3
6,68 χιλιόμετρα

4 εμφανίσεις, 2 αποθηκεύσεις

κοντά στην περιοχή Gizaburuaga, País Vasco (España)

Ibilbide honetan, kontuan hartu PR seinaleak bidekurutze garrantzitsu pare baten falta dirala: erne ibili. Ganera, Berezikoa baserritik herrira jasten dan bidexka bedarrak jan dau. Horregaitik, baserriaren ezkerretik igarotakoan bedarra zapaldu beharko dozu. Jatsi bedartzearen erditik, landa zeharkatuz, herriratz. Ezkerreko zugatzetan PRren markak ikusi daikezuz. Bedartzea amaitzen danean, ezkerreko pinudian zehar jatsi (markak dagoz), ira handien artean, eta halan herriraino helduko zara, halabeharrak lagunduta. Ausartzen ez bazara, hoba dozu Bereziko baserrira hurreratu ez eta herriraino bide nagusitik jastea.

Berezikoa baserrira heldu aurretik kurutze bat ikusiko dozu, bide-ertzean, hildako gazte baten oroigarri. Antza danez, 1983an adiskide batek eskopetaz hil eban, neska kontuak dirala kausa, antza.

Idazkupuruan esan dot PRa "osotua" dala, eta hori dinot ibilbidea Bengolearaino luzatu dodalako. Izan be, ibilbidearen alderik interesgarriena behean dago, Lea ibaian eta alboko erreka baten, alde batetik, Lea ibaiaren ertzak Bizkaian ondoen kontserbaturikoak ei direlako, eta bestetik, Gizaburuagan Bengolea eraikuntza-multzo historikoa dagoelako, zoritxarrez hondino barrutik ikusi ezin daitekena. Ganera, parrokia, eta Oibarko baseleiza eta ubegia be hortxe dagoz.

BENGOLEAKO JAUREGIA, BURDINOLEA ETA ERROTA

Bengoleako multzoak lehengo boterearen antolakuntzea erakusten dau, nahi eta eleiza falta jakon: jauregia, XVI.mendeko dorrearen ordezkoa, estilo barrokokoa, errota-burdinolea eta zubia. Errota-burdinolea XVIII.ekoa ei da.

Errota-burdinolea bikotea interes handikoa da, ze, oso ondo kontserbaturik egoteaz ganera, Pedro de Villarreal de Berrizek administrau eban, emaztearen izenean. Arean be, Lekeitioko jaun horrek, Euskal Herrian izan zan noblezia ilustratuaren ildotik (gogoratu Real Sociedad Vascongada de Amigos del País eta Bergarako Seminarioa), argitaratu eban makineria eta ingeniaritza hidraulikoaren lehenengo gidaliburua, Espainian behinik behin. Halan, instalakuntza gehienak barritu ebazan. Burdinolea, teknologiaren ikuspegitik, Euskal Herrian ezagutzen diranetatik konplexuenetariko bat da.

OIBARKO ANDRE MARIAREN BASELEIZA

XVIII.mendeko eraikuntza barrokoa. Barruko Andra Mari gotikoak badau garrantzirik.

OIBARKO UBEGIA

Apurtxu bat gorago, errekaren ondoan, errepidetik urteten dauen bide zabalaren ondoan dago. Ubegia bera da errekaren hasiera. Kobatxu batetik urteten dau, bertako kondairen arabera, laminen eremua (laminen kobea ei da).

SANTA KATALINA ELEIZA

Eraikuntza gotikoa baina osagai errenazentistak be daukazana. XVIII. eta XIX.mendeetan berreregi ostean ezaugarri neoklasikoak hartu zituan. Alderik zaharrenak sarrera nagusian dagoz. Kanpandorrea, barriz, klasizista da, XIX.ekoa. Barrukoa kanoi-ganga batek estaltzen dau, eta puntadun arkuak daukaz alboetan. Absidea itxura gotikodun kurutzeria batek estaltzen dau, eta garaipen-arkua erdi-puntukoa da.

Erretaula nagusia 1806koa da. Eleizak pulpitu egurrezkoa dauka, XVIII.aren amaierakoa edo XIX.aren hasierakoa. XVIII.mendeko bateoarria eta natibitate polikromatu bat.

ERROTATXU ERROTEA

Errota bi dagoz Gizaburuagan, baina ez dagoz geu ibiliko garan inguruan. Halanda be, ezin aitatu barik itxi. Errotatxuren urtegiaren ingurua ederra da. Makinetatik batzuk irauten dabe, baita noria eta estoldea be.

Bada beste errota –edo bolu− bat, Urgitxi izena jakona, baina txartoago iraun dauena.

GIZABURUAGA

Herriaren izena da lehenengo gai bitxia, emoten dauelako “giza buruen lekua” esan gura leukela. Juan Ramón Iturrizak (1885) batutako ahozko tradizino baten arabera, antxinan, Ibaibaso zan lekuaren izena, baina X.mendean bertan burruka latzak izan ei ziran bizkaitarren eta frantsesen artean, eta ebagitako buru ugariengaitik emon ei eutsen izen hori tokiari. Ez dau emoten oso fidatzeko moduko azalpena.

XVI.mendea arte ez da Gizaburuagaren aitamenik. 1519an León X. Aita Santuak bula batez baimena emon eutsen Gizaburuaga, Ispaster, Amoroto eta Mendexari Lekeitioko Santa Mariatik berezi eta bakotxak bere parrokia eukitzeko. Orduko Bizkaian parrokia eukana eleizatea zan, eta halan, beregaina baita administrazinoaren aldetik be.


Nombre: Segmento: 1


Hora Inicio: 8:53 3 ago. 2019
Hora Fin: 11:13 3 ago. 2019
Distancia recorrida: 8,3km (02:19)
Tiempo en movimiento: 01:55
Velocidad media: 3,58 km/h
Vel. en Mov.: 4,32 km/h
Velocidad Máxima: 21,97 km/h
Altura Mínima: 37 m
Altura Máxima: 292 m
Velocidad Ascenso: 671,1 m/h
Velocidad Descenso: -601,3 m/h
Ganancia Altitud: 640 m
Pérdida Altitud: -649 m
Tiempo Ascenso: 00:57
Tiempo Descenso: 01:04

Σχόλια

    You can or this trail