TX Multimedia

Ώρα  2 ώρες 38 λεπτά

Σύνολο σημείων 446

Uploaded 11 Οκτωβρίου 2011

Recorded Ιουλίου 2011

-
-
603 m
133 m
0
1,4
2,7
5,48 χιλιόμετρα

1934 εμφανίσεις, 21 αποθηκεύσεις

κοντά στην περιοχή Itsasondo, País Vasco (España)

Basoetan zehar Ioiara eramango gaituen ibilaldi honetan hainbat baserri ikusgai izango ditugu. Eskola eta frontoi zaharraren artean dagoen pistan hasi eta Agarre baserritik igaro asfaltozko bidera iritsi arte. Hemen aurrez-aurre izango ditugu igo beharreko mendiko eskailerak. Ioia aldera doan errepidea goraka hartuko dugu, Izarreko bidegurutzera heldu arte. Izarre baserrira iristean, langa zeharkatu eta bidexkan dauden mugarriei jarraituko diegu Iraolaetxeberrira iritsi arte. Gorantz doan bidea hartuko dugu Artetxe baserriraino. Han, pinudia alboan dugula, gorantz jarraituko dugu, antenetaraino. Han bide nagusia hartu eta Ioiara iritsiko gara, ibilbidearen punturik altuenera. Ioiako putzuan geldiunetxo bat egitea merezi du.
Beheranzko bidetik Sarobe baserrira iritsiko gara. Han hormigoizko pista utzi eta Iraolaetxeberriraino jarraituko dugu. Eta buelta etorri garen basabidetik egingo dugu, baina orain, aldapa behera.
Aranzadik eskeinitako argazkia
06 Artetxe baserria
Aranzadik eskeinitako argazkia
04 Izarre baserria
03 Agarre baserria
02 Frontoi zaharra
05 Iraolaetxeberri baserria
09 Izarre bideko borda
08 Sarobe baserria
01 Plaza

Σχόλια

    You can or this trail