Ώρα  8 ώρες 8 λεπτά

Σύνολο σημείων 1775

Uploaded 26 Μαΐου 2019

Recorded Μαΐου 2019

  • Rating

     
  • Information

     
  • Easy to follow

     
  • Scenery

     
-
-
757 m
99 m
0
8,4
17
33,59 χιλιόμετρα

423 εμφανίσεις, 36 αποθηκεύσεις

κοντά στην περιοχή Eibar, País Vasco (España)

Eibarko Itzulia 2 urtean behin antolatzen du Eibarko Klub Deportiboko Mendi Taldeak. 2019ko edizioa ekainaren 8an izango da 7:00tan hasita. Hasiera Eibarko Klub Deportiboaren egoitza aurrean da (Toribio Etxeberria kalea 16).


Bidea puntu horiekin, geziekin eta banderatxoekin markatuta dago


Bi anoa postu egongo dira: bata Asurtza auzoko txabolan (Galdaramiño eta Topinburu gailurren artean), eta bigarrena Arrateko Santutegian.


Ibilbidea honakoa da: Eibarko Klub Deportiboan hasita, Ermurako bidea hartuko dugu Untzaga Plazan zehar, Ego gain kaletik Amaña auzora iritsi arte. Han trenbide gaineko pasealekutik joango gara Bizkaiko mugaraino. Mugan Zubizarreta okindegiaren ondoan ezkerrera egingo dugu Ibur Erreka poligonora. Bertan autopista azpian eskumara gora egingo dugu errepidetik, hementxe hasten da Egoarbitzarako igoera. Aurrerago ezkerrera eginez pinudian sartuko gara. Basoan zehar gora egingo dugu. Erreferentzia gisa argindarraren tentsio altuko poste bat hartuko dugu bere oinera iristeko. Handik gora aldapa pikoan zehar Egoarbitza gailurrera joango gara.

Egoarbitzatik Karabieta gainera joango gara. Karabietan errepidea gurutzatu eta zementozko pista hartuko dugu Azkonabieta gailurrera arte. Pista gailurrean bertan bukatzen da. Azkonabietatik jaisten hastean adi joan behar gara momentu baten bideak ezkerrera egiten duelako, zuhaitz artean sartuz. Bidezidorrari jarraituz maldan behera joango gara pista zabal batekin bat egin arte, hor GRaren markekin egingo dugu topo eta eskumara hartuko dugu. Zuzen jarraituz Goimendi auzoan izango gara, berriz ere tentsio altuko beste argindar poste baten ondoan. Hor lehenengo eskumara egingo dugu Asurtzaruntz, baina berehala pista utzi eta ezkerrera gora egingo dugu (GRa utziz), berriz ere basoan zehar mendia inguratuz Galdaramiñorako bidea hartuz. Pista zabalagoarekin topo egingo dugu eta ezkerrera egingo dugu bideari jarraituz Galdaramiñoko antenako ateraino. Hesiaren eskuma aldetik joango gara gailurrera iristeko. Gailurretik pixka bat aurrera egin eta ezkerrera egingo dugu antena inguratuz.


Etorri garen bideari jarraituko diogu Asurtza auzoko baserrietara iritsi arte, han berriz ere GRaren marka zuri-gorriekin egingo dugu topo. Haiei jarraituz txabolara iritsiko gara eta bertan izango dugu eguneko lehenengo anoa postua.


GRa utzita, txabolatik Topinburura joango gara. Pista zabal baten zehar, eukaliptoekin topo egiten dugunean ezkerrera egin beharko dugu pista zabala utziz eta pixka bat aurrerago eskumara egingo dugu mendi-lerroa jarraituz Topinburu gailurreraino. Mendilerroari jarraituz mendi bidean zehar Illordorantz joango gara. Bidean zehar momentu baten eskumara egin beharko dugu tontorra aurkitzeko, zuhaitz artean baitago. Illordotik behera egingo dugu, lehenengo bidezidorrari jarraituz ondoren bide zabalagoarekin egingo dugu topo eta azkenik pista batera helduko gara Izkoaga baserri inguruan. Handik, Loixola baserria pasatu ostean, Azitain auzora iritsiko gara (autopista azpian). Azitaingo eliza atzean utzita N-634 errepidera iritsiko gara. Errepidea gainetik pasatuko dugu, horretarako dagoen pasabidea erabiliz eta berriz ere errepide nagusiko biribilgunera jaitsiko gara. Han ezkerrera gora egiten duen "Arrateko Amaren Pausoen" bidea hartuko dugu.

Pista baten zehar berriz ere gora egiten hasiko gara eta berehala ezkerrera egin beharko dugu bide zidor batetik zehar Sumendixa baserrira heltzeko. Baserrira heldu baino lehenago Arrateko Amaren 1. pausoaren aterpea ikusiko dugu. Baserritik aurrera jarraituz Mendigoitxi baserriraino joango gara, han zuzen jarraituko dugu mendi bidean gora aldapa pikoan. Bideari jarraituz Arrateko Amaren 2. pausora iritsiko gara eta bertan eskumara egin beharko dugu bidezidorrari jarraituz. Bideari jarraituz gorago iturri bat topatuko dugu eta gorago etxe bat. Pixka bat gorago Arrateko Amaren 3. pausoa ikusiko dugu eta berehala Arratera iritsiko gara. Han, Santutegiko Atean 2. anoa postua izango dugu. Elizaren bueltan iturria dugu freskatzeko.


Errepidetik jarraituko dugu lehengo Krabelin Hotela zegoen lekuraino eta han eskumara egingo dugu Olaberen Zelaia deitutakoa inguratuz. Berriz ere errepidearekin egingo dugu topo eta handik jarraituko dugu Krabelin gaineraino. Han errepidea utzi eta eskumara doan pista hartuko dugu. Pixka bat aurrerago bidegurutze batekin egingo dugu topo eta ezkerretik jarraitu beharko dugu. Aldapatxo baten ostean, eskumara egin beharko dugu txapazko animalien babesleku baten ondoan Aizketa gailurrerako bidea hartzeko. Bideak gailurreraino eramango gaitu.


Gailurretik aurrera jarraituko dugu eta bidegurutzean aurrera egingo dugu Akondiarantz. Lehenengo aldapatxo bat igoko dugu eta ondoren bigarren bat. Bigarren aldapa hau amaitzean eskumara egingo dugu Akondia gailurrera iristeko. Gailurretik aurrera jarraituko dugu eta aldapa piko baten zehar jaitsi egingo gara. Jaitsiera amaitzean, txabola baten ondoan, zuzen jarraituko dugu hurrengo gailurrerantz. Pinudian zehar berehala Garagoitxi gainera iritsiko gara. Handik beherantz jarraituko dugu Kalamuako lautadara iritsi arte. Lautada gurutzatu eta aldapan zehar Kalamua gailurrera joango gara.


Gailurretik itzulera, Parlamentua deitzen dugun tokitik egingo dugu, horretarako gailurretik eskumara egin beharko dugu lehenengo Markinarantzko norabidea hartuz eta berehala ezkerrera Parlamentura iristeko, bertan iturria izango dugu.


Bideari jarraituz, Diruzuloko tumuluaren ondotik, Kalamuako lautadara iritsiko gara berriro eta han eskumara egin beharko dugu, GRaren marka zuri-gorriekin egingo dugu topo berriro eta berauei jarraituz Usartza atsedenlekuraino iritsiko gara. Bidean zehar Klub Deportiboak jarritako 2 iturri izango ditugu. Usartzako atsedenlekuan beste iturri bat izango dugu.


Handik, errepideari jarraituz, Ixua jatetxeraino joango gara. Han Eibar eta Markina arteko errepidea gurutzatu eta eguneko azken gailurrari ekingo diogu. Pinudian sartuko gara (adi puntu horiei) eta aldapan gora egingo dugu Urko gailurrera iritsi arte. Gailurretik Eibar ikusiko dugu.

Gailurretik beste alderantz jaitsiko gara pinudian zehar. Pinudiko bidezidorrari jarraituz lehenengo Elorretagoikoa baserrira helduko gara eta berau ezkerretik igaroko dugu. Ondoren Elorreta baserrien artetik pasatuko gara errepideari jarraituz. Aurrerago Ermura jaisten den bidea utzi egingo dugu eta zementozko pistatik Lindarira joango gara. Han bidea utzi eta eskumara egingo dugu, txabola baten ondotik pasatuko gara eta azken jaitsierari ekiteko momentua izango da. Hesia pasatuko dugu eta Amaña auzorantz jaisten den bidea hartuko dugu. Bidea sigi-saga luzeak eginez jaitsiko da Amañako eskolaraino.

Eskolatik errepideari jarraituz behera egingo dugu Asola Igartza baserrian ezkerrera eginez eta Artegieta, Bustinduitarren kalea eta Ziriako Agirre kaleetan barna Berdintasunaren Pasealekura iritsi arte (Euskotrenen geltokia). Pasealekuari jarraituz, Ego gain Nagusien Egoitzaren aurretik eta San Andres Zaharren Egoitza pasatuz, Legarre auzora iritsiko gara. Handik eskumara egingo dugu trenbidearen azpitik Udaletxe atzera iristeko. Han errepidea gurutzatu eta berriz ere Toribio Etxebarria kalera iritsiko gara. Hantxe izango da helmuga, Eibarko Klub Deportiboan.


Nombre: Segmento: 1


Hora Inicio: 10:40 19 abr. 2019
Hora Fin: 14:26 19 abr. 2019
Distancia recorrida: 14km (03:46)
Tiempo en movimiento: 03:09
Velocidad media: 3,71 km/h
Vel. en Mov.: 4,42 km/h
Velocidad Máxima: 10,98 km/h
Altura Mínima: 103 m
Altura Máxima: 798 m
Velocidad Ascenso: 599,5 m/h
Velocidad Descenso: -675,4 m/h
Ganancia Altitud: 1143 m
Pérdida Altitud: -1010 m
Tiempo Ascenso: 01:54
Tiempo Descenso: 01:29

1 comment

  • Φωτογραφίες luis18+1

    luis18+1 9 Ιουν 2019

    I have followed this trail  επαληθεύτηκε  View more

    Bonita ruta circular recorriendo todas las cumbres del entorno

You can or this trail